Mintzeko proteina integral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mintzeko proteina integrala zelula mintzean txertatuta.

Mintzeko proteina integralak edo proteina intrintsekoak zelula mintzean txertaturik edo integraturik dauden proteinak dira[1]. Lipidozko geruza bikoitzean sarturik daudenez berauek isolatzeko mintz plasmatikoa suntsitu beharra dago[2]. Mintzari loturik baina bertan txertaturik ez daudenak Mintzeko proteina periferikoak dira.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteina integral hauek hainbat funtzio betetzen dituzte:

Proteina integral motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotosintesiaren argitako fasean elektroien garraio katea egiten da. Tilakoidetako mintzean dauden proteina gehienak integralak dira.

Transmintzeko proteinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transmintzeko proteinak zelula mintza alde batetik bestera zeharkatzen duten proteinak dira[3]. Proteina hauetan hiru dominio bereizten dira. Proteinaren erdialdeko dominioa oso hidrofoboa da eta mintzeko lipidoen kate hidrofoboekin lotura eratzen ditu. Beste bi dominioek zelularen zitosolera eta matrize extrazelularrera ematen dute eta hauek oso hidrofiloak dira[2]. Adibide gisa Ioien kanalak aipa daitezke.

Proteina monotopikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mintzean txertaturik dauden proteina hauek ez dute mintz osoa zeharkatzen, geruza bakarra baizik[3]. Normalean entzima funtzioa izaten dute. kokaturik dauden lipido geruzaren arabera mota hauek bereizten dira:

  • GPI-ri loturiko proteinak: Zelula kanpoko matrizearen aldera dagoen lipido geruzan kokatzen dira eta Glukosil fosfatidil inositolari (GPI) loturik daudenez glikoproteinak dira[4]. Adibide tipikoa fosfatasa alkalinoa da.
  • Proteina prenilatuak: Zitosolari begira dagoen lipido geruzan kokaturik daude eta terpeno bati loturik daude, farnesilari (15 karbonoko molekula) edo geranilari (20 karbonotakoa). Lotura hori proteinaren zisteina baten tiolaren (-SH) eta terpenoaren hidroxilo taldearen (-OH) artean gertatzen da[5]. Ras GTPasa da adibide bat.
  • Proteina azilatuak: Hauek ere zitosolari begira dagoen geruzan kokaturik dade baina gantz-azido bati lotzen zaizkio[5], miristatoari (proteina miristoilatuak[6]) edo palmitatoari (proteina palmitoilatuak) gehienetan. Gantz-azido hauek Golgi aparatuan gehitzen zaizkie mintzean behar duten tokian kokatu daitezen[7].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ioien kanal baten funtzionamendua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.iqb.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  2. a b c (Ingelesez) Goodman, Steven R.. (2007-11-26). Medical Cell Biology. Academic Press ISBN 978-0-08-091931-7. (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  3. a b «| CK-12 Foundation» www.ck12.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  4. Ferguson, Michael A. J.; Hart, Gerald W.; Kinoshita, Taroh. (2015). Varki, Ajit ed. «Glycosylphosphatidylinositol Anchors» Essentials of Glycobiology (Cold Spring Harbor Laboratory Press) PMID 28876821. (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  5. a b «Proteínas Secretadas y Asociadas a la Membrana Celular» www.themedicalbiochemistrypage.org.
  6. «N-miristoilación (Myr) y modificaciones N-terminal de proteínas de Arabidopsis thaliana | EEZ - Estación Experimental del Zaidín CSIC» www2.eez.csic.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  7. «Las proteínas van donde deben gracias a un proceso simple» www.madrimasd.org.